Discuss Scratch
- Discussion Forums
- » Other Languages
- » scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
- bidalikopon
-
5 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Scratch 1.4 tik 2.0 ra pasa berri naiz, sarera igotzen ditudan lanak ezin ditudalako 1.4 bertxiora deskargatu. 2.0 bertxioa erabiltzen hasi naizenean alde batetik bloke berri interesgarriak daudela konturatu naiz esaterako bideo edota soinuarekin erlazionatuak, baina bestetik hizkuntzarekin erlazionaturiko arazo batekin topatu naiz: bertxio honetan 2.0an bloke guztiak ez daude euskeratuak, scrip pestaña guztietan dago edota daude blokeak euskeratze. Zer egin daiteke arazo honen aurrean?
- 3sal2
-
100+ posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
What language is that? Is it even real?
Last edited by 3sal2 (Dec. 1, 2013 17:43:44)
- bidalikopon
-
5 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
if real, besides the two versions of 1.4 and 2.0 bring scratch as option language “Basque”, although in version 2.0 are not translated all scrips!
- bidalikopon
-
5 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
why are not all translated into Basque programming blocks in Scratch version 2.0?
I miss the option of Basque translated well, and you?

Last edited by bidalikopon (Dec. 6, 2013 14:46:07)
- bidalikopon
-
5 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
nik scratch 2.0 bertxioa euskeraz nahi dut, eta zuk?
- aitolajau
-
4 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Kaixo, Aitor naiz, Scratch euskaratzeko itzulpenen kudeatzailea gaurko egunez (orain gutxi email bat bidali nuen Scratchera ea euskarako itzulpena zergatik zegoen geldi galdetuz eta zuzenean kudeatzaile egin ninduen scratcheko itzulpenen arduradunak, beraz erantzunkizuna hartu behar izan nuen
). Dirudienez, nik soilik onar ditzaket besteen itzulpen gomendioak.
Scratchen (blokeak, editorea, webgunea) itzulpenarekin bukatu dut. Akatsak egongo dira: webgunean adibidez, azkar egin baitut luzea zelako. Aldaketak eta hobekuntzak egingo ditugu oraindik, noski. Scratch erabili ahala konturatuko baitgara zer konpondu behar eta zer hobetu daitekeen. Zenbait ohar edo irizpide:
- Argumentuen ordena mantendu egin behar da. Bestela ingelesezko testua erabiliko du.
letter %n of %s –> %n hizkia %s katean (ondo legoke)
letter %n of %s –> %s kateko %n hizkia (gaizki legoke)
- Balioak (zenbakiak adibidez) idazteko blokeek duten tokian, aldagai izenak jarriz gero, gerta daiteke tokian sartzen dugun aldagai blokearen bukaeran dagoen testua jatea. Beraz. saiatuko nitzateke, azken argumentuen ondoren testua ez jartzen. Baina hori noski itzulpenaren egokitasunaren araberakoa izango da.
- Script eta Sprite, Skript eta Sprite bezala itzuli ditut euskarara. Skript bat eta programa bat ez direlako gauza bera, bakoitzak bere nabardurak ditu. Sprite ez dut objektu bezala itzuli, spritek ere bere esanahia duelako (bideojokuetan erabili ohi den 2 dimentsioko irudia, animatu ohi dena).
- Ahal dela, itzulpenak ahalik eta motzen egiten saiatuko nitzateke. Ulergarritasuna mantenduz, noski. Gerta daiteke bestela pantailako blokeen zonaldean bloke osoa ez irakurtzea. Eta skript konplexuak osatzerako orduan, laburdura estimatuko den zerbait dela iruditzen zait.
- Ostegunero ezartzen dira itzulpenen aldaketa berriak. Nabigatzailearen cachea ezabatu behar da aldaketa berriak ikusteko.
….
Beno, oraingoz hori. Ea orain euskal jendea animatzen dugun Scratch erabitzera!

- fetchydog567
-
100+ posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Perdon, no entiendo
- terminator68
-
100+ posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Esto no está en español, está en “Basque”. Perdon, no entiendo
- RobTotal
-
1 post
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Kaixo Aitor,
Ni Rober naiz eta Iruñeko eskola batean lan egiten dut administrari bezala. Hasi naiz ‘Getting started’ dokumentua eta fitxak itzultzen euskarara eskolan Scratch irakasteko 5. eta 6. mailako ikasleei. Badut lehenengoa erdi itzulita.
Ez naiz itzultzaile eta nire euskara ‘tekonologikoa’ eta formala oso ona ez denez, zer deritzozu bukatzean bidaltzen badizkizut dokumentuak eta bistadizo bat botatzen badiezu?

Kaixo, Aitor naiz, Scratch euskaratzeko itzulpenen kudeatzailea gaurko egunez (orain gutxi email bat bidali nuen Scratchera ea euskarako itzulpena zergatik zegoen geldi galdetuz eta zuzenean kudeatzaile egin ninduen scratcheko itzulpenen arduradunak, beraz erantzunkizuna hartu behar izan nuen). Dirudienez, nik soilik onar ditzaket besteen itzulpen gomendioak.
Scratchen (blokeak, editorea, webgunea) itzulpenarekin bukatu dut. Akatsak egongo dira: webgunean adibidez, azkar egin baitut luzea zelako. Aldaketak eta hobekuntzak egingo ditugu oraindik, noski. Scratch erabili ahala konturatuko baitgara zer konpondu behar eta zer hobetu daitekeen. Zenbait ohar edo irizpide:
- Argumentuen ordena mantendu egin behar da. Bestela ingelesezko testua erabiliko du.
letter %n of %s –> %n hizkia %s katean (ondo legoke)
letter %n of %s –> %s kateko %n hizkia (gaizki legoke)
- Balioak (zenbakiak adibidez) idazteko blokeek duten tokian, aldagai izenak jarriz gero, gerta daiteke tokian sartzen dugun aldagai blokearen bukaeran dagoen testua jatea. Beraz. saiatuko nitzateke, azken argumentuen ondoren testua ez jartzen. Baina hori noski itzulpenaren egokitasunaren araberakoa izango da.
- Script eta Sprite, Skript eta Sprite bezala itzuli ditut euskarara. Skript bat eta programa bat ez direlako gauza bera, bakoitzak bere nabardurak ditu. Sprite ez dut objektu bezala itzuli, spritek ere bere esanahia duelako (bideojokuetan erabili ohi den 2 dimentsioko irudia, animatu ohi dena).
- Ahal dela, itzulpenak ahalik eta motzen egiten saiatuko nitzateke. Ulergarritasuna mantenduz, noski. Gerta daiteke bestela pantailako blokeen zonaldean bloke osoa ez irakurtzea. Eta skript konplexuak osatzerako orduan, laburdura estimatuko den zerbait dela iruditzen zait.
- Ostegunero ezartzen dira itzulpenen aldaketa berriak. Nabigatzailearen cachea ezabatu behar da aldaketa berriak ikusteko.
….
Beno, oraingoz hori. Ea orain euskal jendea animatzen dugun Scratch erabitzera!
- aitolajau
-
4 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Kaixo Aitor,
Ni Rober naiz eta Iruñeko eskola batean lan egiten dut administrari bezala. Hasi naiz ‘Getting started’ dokumentua eta fitxak itzultzen euskarara eskolan Scratch irakasteko 5. eta 6. mailako ikasleei. Badut lehenengoa erdi itzulita.
Ez naiz itzultzaile eta nire euskara ‘tekonologikoa’ eta formala oso ona ez denez, zer deritzozu bukatzean bidaltzen badizkizut dokumentuak eta bistadizo bat botatzen badiezu?
Iepa Rober,
aspaldi ez naizenez hona sartu, orain ikusi dut zure mezua.
Itzultzeko bere plataforma du Scratchek, http://mv.ezproxy.com.ezproxyberklee.flo.org/eu/
eta testuak zatika, estrofaka, esaldika edo hitzezka banaturik azaltzen dira. Gainera testua ez da itzulpen zuzen hutsa, formatu markak eta hitz kate aldagaiak azaltzen dira. Adibidez:
Signed in as <strong>%(user)s</strong>
Registrado como <strong>%(user)s</strong>
Saioa <strong>%(user)s</strong> bezala hasita
Beraz testu itzuliak sartzea ez da itzulitako textu fitxategi batetik kopiatu eta itsaste hutsa. Plataforma erabiliz egin behar da, formatua jarraituz.
Gainera, balitzeke zuk itzuli gabe uste duzun testu hori dagoeneko itzulita egotea plataforman baina oraindik web orrian ez azaltzea.
Itzuli nahi izanez gero beraz itzulpen plataforman alta eman eta bertatik egitera animatzen zaitut beraz.
- aitolajau
-
4 posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Scratch-eko itzulpenaren administrari postua uztea eskatu dut. Batenbat prest dago? Hona idatz dezala:
translate@scratch.mit.edu
translate@scratch.mit.edu
- patximendi
-
1 post
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Kaixo,
Scratchen apuntatu berria naiz eta nere 7 urteko semeari programazioa erakusten hasi nahi det, euskaraz.
Ikusten dudanez ba daude hasi berrientzako turorial eta fitxak ingelesez baina Euskeraz ez det asko ikusten.
Jakin nahiko nuke ea euskerara itzulitako edo euskeran eginiko materialik ezagutzen dezuten eta nola lagundu dezaketen ingelesez dagoen materiala euskerara itzultzen.
Itzulketak egitekoan, norbait beharko nuke rebisore bezela zeren eta urte asko pasa ditut euskaditik kanpo eta nere idazkera nahiko txarra da gaur egun.
Ikusi det itzultzaileentzako plataforma bat ba dagoela, baina web eta programarentzat pentsatuta dagoela dirudi eta ez .pdf bezala jaitsi daitezkeen documentuentzat. Esperientziarik bai?
Mila Esker.

- GunChleoc
-
500+ posts
scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe
Nik ez euskalduna naiz, but if you want to help with the translation, read this thread: https://scratch-mit-edu.ezproxyberklee.flo.org/discuss/topic/5155/
- Discussion Forums
- » Other Languages
-
» scratch 2.0 euskera: bloke guztiak itzuli gabe